San Pedro Jaiak 2023 - Lekeitio - ekainak 29, osteguna

  • 07:00 Dei eittekuak kalez kale.
  • 09:30 Herriko txistularien diana.
  • 10:15 Lekeitioko Udaleko alkate eta zinegotzi jaun-andreen eta kofradiako lehendakari eta arduradunen udaletxetik elizarainoko prozesioa, Lekitto Musika bandak lagunduta.
  • 10:30 Meza Nagusia, elizako Abesbatzak abestuta Jarraian: San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto Musika bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin-Kalakoa egingo da portuko santuaren irudi aurrean Gero: Kaxarranka. Antzinako Dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.
  • 13:00 Lekeitioko Etorkizuna Dantza taldeak, Eguzki dantza edo Lekeitioko andren aurreskua dantzatuko du. Emakumeek belaunaldiz belaunaldi dantzatzen duten soka dantza hau, Euskal Herrian mantentzen den bakarretarikoa da. Horren ostean, Kaxarranka plazan.
  • 16:00 Xvii. San Pedroetako esku pilota txapelketako finalak.
  • 20:00 danborrada herrikoia ikastola aurretik hasita eta Aittitta Makurra txarangak alaituta. Zaletxuak taldeak antolatuta. Ondoren: Suzko zezena plazan.
  • 21:30 "Txirrist" txaranga kalerik kale.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: