Abesbatzak Lekeition
ekainak 28, asteartea
20:30 Sestao 59 Km. Sestaoko Jaiak 2022
Habanerak balandra taldearekin. Los Hermanoseko patioan.ekainak 29, asteazkena
10:30 Lekeitio San Pedro Jaiak 2022
Meza Nagusia, elizako Abesbatzak abestuta. Jarraian, San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin Kalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean. Gero, Kaxarranka. Antzinako Dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.11:00 Irun (Gipuzkoa) 84 Km. San Pedro ta San Martzial jaiak 2022
Meza Nagusia, Junkaleko Andre Mariaren Parroki Elizan. Bertan izango da Udalbatza. Eskaintzan, Eslavaren "Tu Es Petrus" kantatuko du parrokiko Abesbatzak, hiriko beste Abesbatza batzuetako kideekin batera.12:00 Elantxobe 17 Km. San Pedruk 2022
Mesa nagusia. Zornotzako Abesbatza.12:00 Mungia 40 Km. Mungiako Jaiak 2022
Andra Mari eta San Pedro elizan, Meza nagusia. J. M. Arregi Abesbatza izango dogu mezeari lagunduten.ekainak 30, osteguna
12:30 Lekeitio San Pedro Jaiak 2022
Eguzkilore jubilatuen Abesbatza, Marina tabernan, Udaletxeko eskaileretan eta Baserri tabernan.uztailak 7, osteguna
10:30 Lesaka (Nafarroa) 95 Km. Sanferminak 2022
Udalbatza bertze agintariekin, EzpataDantzari eta Musika bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den "zubigainekoa" dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.18:00 Lesaka (Nafarroa) 95 Km. Sanferminak 2022
Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraiki, herriko Dantzariek zantzomonona esku-dantza, aurreskua eta jota eta porrusalda dantzatuko dituzte.