Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Dantza Lekeition

  • ekainak 29, asteazkena

  • 10:30 Lekeitio San Pedro Jaiak 2022

    Meza Nagusia, elizako Abesbatzak abestuta. Jarraian, San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin Kalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean. Gero, Kaxarranka. Antzinako Dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.
  • 12:00 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) 58 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Kantu-Dantzajira abiatuko da Sagardotegi Kaletik, eta herriko hainbat kaletan barrena ibiliko da (Ttakun)
  • 12:00 Sestao 59 Km. Sestaoko Jaiak 2022

    Txikien alardea sestaoko Dantzatalde hauekin: Arriskugarri, Salleko, Triana eta Eusko Lorak. San Pedro plazan.
  • 12:00 Irun (Gipuzkoa) 84 Km. San Pedro ta San Martzial jaiak 2022

    Mezaren ondoren, Junkaleko plazatxoan, Aurreskua Dantzatuko du Udalbatzak.
  • 13:00 Lekeitio San Pedro Jaiak 2022

    Lekeitioko Etorkizuna Dantza taldeak, Eguzki dantza edo Lekeitioko andren aurreskua dantzatuko du. Emakumeek belaunaldiz belaunaldi dantzatzen duten soka dantza hau, Euskal Herrian mantentzen den bakarretarikoa da. Horren ostean, Kaxarranka plazan.
  • 13:00 Mungia 40 Km. Mungiako Jaiak 2022

    Juan xxiii. Plazan, ohorezko aurreskua amilotx Dantza taldearen eta udal dantza eskolaren eskutik, eta animazinoa erraldoiakaz, dultzaineroakaz eta trikitilariakaz.
  • 18:30 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) 58 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Dantza lehiaketa eta Minidiskoa Uzturre plazan. (Sasoeta Sasoian)
  • 19:10 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) 58 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Dantza tradizional zuzenduak Okendo Plazan (Ttakun)
  • 23:00 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) 58 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Dantza-piezak gauargi taldearen eskutik, Isla Plazan.
  • 23:30 Mungia 40 Km. Mungiako Jaiak 2022

    Matxin plazan, amilotx Dantza taldearen "lur hau gurea" ikuskizuna, oreka tx, Mikel Markez eta Andrea Bidarten laguntzagaz.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: