San Pedro Jaiak 2019 - Lekeitio - ekainak 29, larunbata

  • 07:00 Dei eittekuak kalez kale.
  • 09:00 III. Argazki rallya izen ematea, kofradi aurrean, 09:00etatik 11:00etara Lekliktxo argazki taldeak antolatuta.
  • 09:30 Herriko txistularien diana.
  • 10:15 Lekeitioko Udaleko alkate eta zinegotzi jaun-andreen eta kofradiako lehendakari eta arduradunen udaletxetik elizarainoko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta.
  • 10:30 Meza Nagusia, elizako Abesbatzak abestuta. Jarraian San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin KilinKalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean. Gero Kaxarranka. Antzinako Dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.
  • 12:00 Salazoi eguna, Plazan, Areoplano Bi elkarteak antolatuta.
  • 13:00 Lekeitioko Etorkizuna Dantza taldeak, Eguzki dantza edo Lekeitioko andren aurreskua dantzatuko du. Emakumeek belaunaldiz belaunaldi dantzatzen duten soka dantza hau, Euskal Herrian mantentzen den bakarretarikoa da. Horren ostean, Kaxarranka plazan.
  • 15:30 Xxii. "Kilin Kala" igeri lehiaketa. Garraitz kirol taldeak antolatuta.
  • 16:30 Lekeitioko xiv. Buruz-buruko esku-txapelketako finalak frontoian. Akarregi Pilota taldeak antolatuta.
  • 20:00 danborrada herrikoia ikastola aurretik hasita eta Aittitta Makurra txarangak alaituta. Zaletxuak taldeak antolatuta.
  • 22:00 Endara Deejays DJ saioa Txatxo kaian.
  • 22:30 Suzko zezena plazako harri kixkirrian.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: