Sanjuanak 2017 - Andoain - ekainak 24, larunbata

  • 11:00 Meza nagusia san Martin parrokian, Alberto Agirre Abesbatzak kantatua.
  • 11:00 Pilotako finalak arrate frontoian. Umeen eta gazteen eskuzko finalak.
  • 11:00 Xake simultaneoko saioak Goikoplazan.
  • 12:00 Axeri-dantza, dantza herrikoia Goikoplazan.
  • 13:00 Kantu kalejira txalapartaz lagunduta ibiliko da kalez kale Goikoplazan hasita.
  • 14:30 bazkaria Goikoplazan: Txuleta jana. Menuaren prezioa, helduak, ekainak 21 arte 20 € eta 12 urte arte 10 €. Egunean bertan 25 €. Menua: txorizoa; entsalada mistoa, txuleta, gazta-menbriloa, intxaurrak. Sagardoa, ardoa eta ura. Txartelak salgai ondorengo lekuetan: Elizondo eta Txitibar tabernetan.
  • 18:00 Bizikleta festa. Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarriko ditu. Opariak izango dira parte hartzen duten guztientzat. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrek parte hartzeko aukera izango dute.
  • 18:00 Herri kirolak goikoplazan. Aizkoran, trontzan, korrika: Xabier Zaldua - Donato Larretxea / Aratz Mugerza – Jon Rekondo Aizkora, trontza: Leire Astiazaran eta Itxaso Onsalo. Iparraldeko jokoak: Jose Martin Bustinza (Tubi) Euskadiko txapelduna (lastoa bota, lastoa altxa eta ingude altxatzea)
  • 18:45 Andoaindarra Elkarteko danborradaren irteera Andoaindarra elkartetik. Ibilbidea : Goikoplaza, Kale Nagusia, Kaleberria, Juan Bautista Erro, Kale Nagusia, Agustin Leitza, Pio Baroja, Goikoplaza.
  • 19:00 Haur eta heldu, aitona-amona, amatxo ta aitatxo, familia guztiarentzat Plaza dantzak Iruñeko Ortzadar taldearekin Nafarroa plazan.
  • 19:15 San Juanetako XI. Bikoteen Kross Mistoa. Irteera Goikoplazatik eta helmuga Pio Barajo kalean : 5 kilometrotako ibilbidea.
  • 19:30 Bertsolari jaialdia Goikoplazan: Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga, Xebastian Lizaso, Aitor Mendiluze Gaijartzailea: Jon Beloki.
  • 22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.
  • 22:45 Segi dezagun Dantzan: Tio Teronen Semeak taldearen "Freshcool" umore eta dantza ikuskizuna Goikoplazan.
  • 23:15 Gatiburen kontzertua eta ondoren, Laket taldearekin Dantzaldia Nafarroa plazan.
  • 23:30 Trío medianoche taldea, Los Panchos eta Los Tres Reyes taldeen boleroekin, bals perutarrak eta latinoamerikako erritmoak.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: