Sanjuanak 2017 - Andoain - ekainak 23, ostirala

  • 16:30 Haur eta gurasoek festetako murala margotuko dute Goikoplazan Sormen tailerreko monitoreen laguntzaz. (Pinturarekin zikindu litekeela kontutan hartu arropak aukeratzerakoan)
  • 17:00 Ping pong txapelketa Gazte Lokalean.
  • 17:00 Sanjuanetako I. Toka Lehiaketa Nagusia Goikoplazan nahi duen gizon eta emakume guztiarentzat. Izenematea bertan egingo da 16:30etatik aurrera.
  • 18:15 Sanjuanetako kartel lehiaketako sari banaketa Urigain Kultura Etxean.
  • 18:30 Buruhandiak eta Erraldoiak, trikitilariak, txistulariak eta Gora Kaletxiki txarangaren Kalejirak herriko toki desberdinetatik guztiak batera Goikoplaza heltzeko.
  • 19:00 Pregoia "Alberto Agirre abesbatza"ko kideen eskutik Udaletxeko balkoitik eta jaien hasierako txupinazoa. Ondoren, txarangak Luis Fracaren "Andoain" musika pieza joko du.
  • 19:30 Alberto Agirre Abesbatza eta udal musika eskolako abesbatzen kontzertua San Martin Parrokian.
  • 19:30 Kuadrilen arteko pintxo dastaketa Gazte Lokalean.
  • 20:00 Pilota partidak Arrate Frontoian.
  • 20:00 On Pedro Aizpuruaren salbe gorena san Martin elizan Alberto Agirre eta udal musika eskolako Abesbatzak kantatua.
  • 20:15 Alkatearen eta udalbatzaren Soka-Dantza Goikoplazan.
  • 22:00 Olagain txistulari bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta, Zumea, Kale Nagusia, Goikoplaza. Musikaren deiari jarraituz andoaindarrok Goikoplazara inguratuko gara urteko gaurik motzenari hasiera emateko: "Sanjuan heldu da, sorgin beldurra galdu da...".
  • 22:30 Suziri, txalaparta eta kanpaierrepikarekin. San juan Sua. Ondoren, herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia, Alberto Agirre eta Udal Musika Eskolako abesbatzak, Udal Musika Eskolako banda, Olagain txistulari banda, Soinuak musika eskola eta Urki dantza taldea.
  • 22:45 Agustin Leitza elkartearen danborrada. Ibilbidea: Agustin Leitza elkartetik Goikoplazara, eta ondoren, Kaletxiki, Arrate plaza, Pio Baroja, Goikoplaza, Joxe Mari Iturzaeta eta Agustin Leitza kalea.
  • 23:30 Gozategirekin dantzaldia eta reincidentes taldearen kontzertua nafarroa Plazan. Aurtengo erronka: Baietz 1000 pertsonatik gora Gozategirekin dantzan!

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: