Ikuskizunak Andoainen
ekainak 27, astelehena
22:30 Andoain Sanjuanak 2022
Ragnaroc 8, Kull d´Sac taldearen kalejira piroteknikoa. Correfoc baten antzera, Juanita Alkain plazatik abiatu eta Kale Nagusitik gora, Goikoplazaraino. Ikuskizun honekin amaituko dira 2022ko Sanjuanak.22:30 Sestao (Bizkaia) 116 Km. Sestaoko Jaiak 2022
Lau Zezensuzko, Las Llanas zumarkalean.ekainak 28, asteartea
16:30 Lasarte-Oria 6 Km. San Pedro Jaiak 2022
Sorgin-Dantza abiatuko da Oriatik, eta Okendo Plazan amaituko da.(Ttakun)19:30 Sestao (Bizkaia) 116 Km. Sestaoko Jaiak 2022
Publiko guztiarentzako Antzerkia, trapu zaharraren "Por hacer un favor" ikuskizuna. Politikari hautagai bat aurre-kanpainan, inkesta guztiek garailetzat jotzen dutenean, beldur eszeniko agerraldi bat jasan eta desagertu egin da. Alderdiak eta alderdiko afiliatuek, hau da, emanaldiko ikusleek, ezinezko… edo ia-ezinezko den konponbidea bilatuko dute.22:30 Sestao (Bizkaia) 116 Km. Sestaoko Jaiak 2022
Lau Zezensuzko, Las Llanas zumarkalean.00:00 Mungia (Bizkaia) 98 Km. Mungiako Jaiak 2022
"su danborrak" ikuskizun pirotekniko ibiltaria, deabru beltzaken eskutik; udaletxeko bidegurutzetik abiatuta.00:15 Irun 31 Km. San Pedro ta San Martzial jaiak 2022
Su Artifizialak, Vulcano pirotekniaren eskutik, Donostia kalean (San Migel auzoa). "Resplandor" ikuskizun piroteknikoa eskainiko du.ekainak 29, asteazkena
10:30 Lekeitio (Bizkaia) 59 Km. San Pedro Jaiak 2022
Meza Nagusia, elizako Abesbatzak abestuta. Jarraian, San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin Kalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean. Gero, Kaxarranka. Antzinako Dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.12:00 Lasarte-Oria 6 Km. San Pedro Jaiak 2022
Kantu-Dantzajira abiatuko da Sagardotegi Kaletik, eta herriko hainbat kaletan barrena ibiliko da (Ttakun)12:00 Irun 31 Km. San Pedro ta San Martzial jaiak 2022
Mezaren ondoren, Junkaleko plazatxoan, Aurreskua Dantzatuko du Udalbatzak.