Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Ikuskizunak Trespuentesn

  • ekainak 29, asteazkena

  • 10:30 Lekeitio (Bizkaia) 70 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Meza Nagusia, elizako Abesbatzak abestuta. Jarraian, San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin Kalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean. Gero, Kaxarranka. Antzinako Dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.
  • 12:00 Sestao (Bizkaia) 60 Km. Sestaoko Jaiak 2022

    Txikien alardea sestaoko Dantzatalde hauekin: Arriskugarri, Salleko, Triana eta Eusko Lorak. San Pedro plazan.
  • 12:00 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) 103 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Kantu-Dantzajira abiatuko da Sagardotegi Kaletik, eta herriko hainbat kaletan barrena ibiliko da (Ttakun)
  • 13:00 Mungia (Bizkaia) 60 Km. Mungiako Jaiak 2022

    Juan xxiii. Plazan, ohorezko aurreskua amilotx Dantza taldearen eta udal dantza eskolaren eskutik, eta animazinoa erraldoiakaz, dultzaineroakaz eta trikitilariakaz.
  • 13:00 Lekeitio (Bizkaia) 70 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Lekeitioko Etorkizuna Dantza taldeak, Eguzki dantza edo Lekeitioko andren aurreskua dantzatuko du. Emakumeek belaunaldiz belaunaldi dantzatzen duten soka dantza hau, Euskal Herrian mantentzen den bakarretarikoa da. Horren ostean, Kaxarranka plazan.
  • 18:00 Turtzioz (Bizkaia) 74 Km. San Pedro 2022

    V. Mendeurrenari buruzko dokumentala Zineman.
  • 18:30 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) 103 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Dantza lehiaketa eta Minidiskoa Uzturre plazan. (Sasoeta Sasoian)
  • 19:10 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) 103 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Dantza tradizional zuzenduak Okendo Plazan (Ttakun)
  • 19:30 Eskoriatza (Gipuzkoa) 37 Km. San Pedro Jaiak 2022

    "Zirko Txosko" kale ikuskizuna, plaza parean.
  • 20:00 Lekeitio (Bizkaia) 70 Km. San Pedro Jaiak 2022

    danborrada herrikoia ikastola aurretik hasita eta Aittitta Makurra txarangak alaituta. Zaletxuak taldeak antolatuta. Ondoren, Vulkano show taldearen ikuskizuna eta suzko zezena plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: