Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Mezak Olazn

  • uztailak 7, osteguna

  • 08:30 Lesaka 52 Km. Sanferminak 2022

    EzpataDantzarien Meza ixila. Joan-etorria Txistulari taldearen laguntzaz eginen da.
  • 10:00 Iruña 7 Km. San Fermin 2022

    San Ferminen prozesioa eta Meza. Udalbatzak Hiriaren Izenean Kabildoa jasoko du katedralean eta San Fermin kaperara abiatuko da. Santuaren ohorezko Meza Nagusia. Iruñeko Artzapezpikua eta Katedraleko Kabildoa buru egonen dira, eta Katedraleko Musika Kapera, Iruñeko Orfeoia eta irakasleen orkestra ariko dira. Honako musikari hauen obrak: L. Van Beethoven, Hilarión Eslava, Aurelio Sagaseta, J. Haydn, etab. Zuzendaria: Katedraleko kapera-maisua.
  • 10:30 Lesaka 52 Km. Sanferminak 2022

    Udalbatza bertze agintariekin, EzpataDantzari eta Musika bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den "zubigainekoa" dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.
  • 18:00 Lesaka 52 Km. Sanferminak 2022

    Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraiki, herriko Dantzariek zantzomonona esku-dantza, aurreskua eta jota eta porrusalda dantzatuko dituzte.
  • uztailak 13, asteazkena

  • 10:45 Iruña 7 Km. San Fermin 2022

    Zaharrendako Meza. San Fermin kapera. Jus La Rocha errondaila.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: