Dantza Nafarroan
uztailak 7, osteguna
08:30 Lesaka Sanferminak 2022
EzpataDantzarien Meza ixila. Joan-etorria Txistulari taldearen laguntzaz eginen da.10:30 Lesaka Sanferminak 2022
Udalbatza bertze agintariekin, EzpataDantzari eta Musika bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den "zubigainekoa" dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.18:00 Lesaka Sanferminak 2022
Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraiki, herriko Dantzariek zantzomonona esku-dantza, aurreskua eta jota eta porrusalda dantzatuko dituzte.