Mungiako Jaiak 2022 - ekainak 26, igandea

  • 10:00 Goiz osoan: nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmenta. Horregaz batera, Mungiako Mikologia Elkartearen eskutik, onddoak eta perretxikoak ikusteko eta probetako aukerea izango dogu; Andra Mari kalean, Euskal Pizkundean eta Foruen plazan. Hori guztia alaitzeko, bertan izango dira Miren, Idoia eta Roberto Etxebarria trikitilariak eta Gure Ametsa Txistulari Taldea. Torrebillela parkean, betizu arrazako ganaduen bizkaiko txapelketa. Torrebillela Parkean, bertoko animalia eta animalia exotikoen erakusketa. Poniak eta zaldiak bere egongo dira ganean bueltatxu bat emon gura dabenentzat. Andra Marin, artisautza feria. Antolatzailea: Mungart Elkartea. Zaporeak gkearen informazino, sentsibilizazino eta salmentarako standa (Zaporeak: Europara datozan errefuxiatuei janari duina eskaintzen deutsen irabazi-asmo bako alkartea). Bigarren eskuko liburuak salgai. Antolatzailea: Gizaberri Elkartasun Taldea.
  • 13:00 Kale animazinoa txikuri fanfarriagaz.
  • 13:00 Matxin plazan, herri-kirolen erakustaldia. (2021eko emakumezkoen Euskadiko txapelketan lehenengo hiru postuetan sailkatu ziran aizkolari eta harri-jasotzaileak)
  • 13:00 Torrebillela parkean, betizu arrazako behien txapelketaren sari banaketa.
  • 15:00 Txosnetan, elkartasun bazkaria. Antolatzailea: Mungiberri Kultur Elkartea.
  • 16:30 Txosnetan, mus txapelketa. Antolatzailea: Marijata Kultur Elkartea.
  • 19:00 Matxin plazan, kontzertua: alaiak mungialdeko soinulari elkartea, gure ametsa txistulari taldea, J.M. Arregi Abesbatza eta tantak korala.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: