Nekazal azokak, Zaldi-paseoak, Artisau azokak, Liburu Azokak eta Folklore ekitaldiak. Ekainak 26, igandea - 10:00 Mungian

Data ekainak 26, igandea
Ordua 10:00
Ekitaldia Goiz osoan: nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmenta. Horregaz batera, Mungiako Mikologia Elkartearen eskutik, onddoak eta perretxikoak ikusteko eta probetako aukerea izango dogu; Andra Mari kalean, Euskal Pizkundean eta Foruen plazan. Hori guztia alaitzeko, bertan izango dira Miren, Idoia eta Roberto Etxebarria trikitilariak eta Gure Ametsa Txistulari Taldea. Torrebillela parkean, betizu arrazako ganaduen bizkaiko txapelketa. Torrebillela Parkean, bertoko animalia eta animalia exotikoen erakusketa. Poniak eta zaldiak bere egongo dira ganean bueltatxu bat emon gura dabenentzat. Andra Marin, artisautza feria. Antolatzailea: Mungart Elkartea. Zaporeak gkearen informazino, sentsibilizazino eta salmentarako standa (Zaporeak: Europara datozan errefuxiatuei janari duina eskaintzen deutsen irabazi-asmo bako alkartea). Bigarren eskuko liburuak salgai. Antolatzailea: Gizaberri Elkartasun Taldea.
Herria Mungia.

Oharra

Informazio hau ez da ofiziala eta akatsak izan edo aktualizatu gabe egon daiteke.

Ekitaldi honetara joan nahi izanez gero, gomendagarria da informazioa antolatzaileekin berreztea.

Akatsen bat aurkituz gero -en berri eman dezakezu.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: