Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Liburu Azokak Iruña Okan

  • ekainak 26, igandea

  • 10:00 Mungia (Bizkaia) 63 Km. Mungiako Jaiak 2022

    Goiz osoan: nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmenta. Horregaz batera, Mungiako Mikologia Elkartearen eskutik, onddoak eta perretxikoak ikusteko eta probetako aukerea izango dogu; Andra Mari kalean, Euskal Pizkundean eta Foruen plazan. Hori guztia alaitzeko, bertan izango dira Miren, Idoia eta Roberto Etxebarria trikitilariak eta Gure Ametsa Txistulari Taldea. Torrebillela parkean, betizu arrazako ganaduen bizkaiko txapelketa. Torrebillela Parkean, bertoko animalia eta animalia exotikoen erakusketa. Poniak eta zaldiak bere egongo dira ganean bueltatxu bat emon gura dabenentzat. Andra Marin, artisautza feria. Antolatzailea: Mungart Elkartea. Zaporeak gkearen informazino, sentsibilizazino eta salmentarako standa (Zaporeak: Europara datozan errefuxiatuei janari duina eskaintzen deutsen irabazi-asmo bako alkartea). Bigarren eskuko liburuak salgai. Antolatzailea: Gizaberri Elkartasun Taldea.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: