Santa Lutzi Feria 2019 - Zumarraga - abenduak 13, ostirala

  • 08:00 Zaldi-aziendaren nahiz bestelako abereen feria eta sariketa. Urdaneta hiribideko feria tokian (Zumarraga)
  • 08:00 Nekazaritzako tresnen feria, La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan (Zumarraga)
  • 09:00 Zumarraga eta Urretxuko Santa Lutzi Feriako argazki rallya. Lehiakideak: nahi duten zale guztiek har dezakete parte. Lanak: digitala, jpg. Gaiak: izena emateko orduan jakinaraziko dira. Nola parte hartu: abenduaren 13an, goizeko 9etatik 10ak bitartean Urretxuko kultur etxera azalduta.
  • 09:00 Eskulanen erakusketa eta salmenta. Urretxuko Iparragirre kalean.
  • 09:00 Arabako errioxako xxi. Ardo azoka. Iparragirre plazan (Urretxu)
  • 09:00 Urretxuko Lizarriturri Txistulari Elkartea eta Iratzarri Dultzainarien kalejira.
  • 10:30 Secundino Esnaola musika eskolako trikitilari taldearen kalejira, Zumarraga eta Urretxuko kaleetan zehar.
  • 11:00 Zaldiz paseoak. Zelai Arizti parkea.
  • 11:30 Zumarragako Musika banda eta AntxiƱako Ama Txistulari Taldearen kalejira.
  • 12:30 Non dago wally? Edozeinek har dezake parte. Azokan barrena antolatzaileek banatutako Wally eta bere hiru lagunak aurkitu eta mugikorrarekin argazki bana ateratzea da lehiaketaren helburua. Lau pertsonaiekin argazkia ateratzea lortzen dutenen artean, azokan erositako produktuekin osatutako bi saski zozketatuko dira.
  • 12:30 Herri-kirolak, Ederrena pilotalekuan (Urretxu)
  • 13:30 Artzain txakur erakustaldi komentatua antzarrekin. Zubimusu plaza (Urretxu)
  • 13:30 Oilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti eta ganadu sariketetako sari banaketa. Areizaga - kalebarren plazan (Urretxu - Zumarraga). Horietaz gain, honako jarduerak ere izango dira:
  • 17:30 Profesionalen arteko pilota partidak. Ederrena pilotalekuan (Urretxu)
  • 18:00 Idi probak, Euskadi plazan (Zumarraga)

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: