Amorebieta-Etxanoko Jaiak 2020 - Zornotza - uztailak 15, asteazkena

  • 20:00 Omenaldia. Pandemian lehen lerroan lanean egon diren Amorebieta-Etxanoko herritarrei omenaldi bat egiteko bideoa. Etxealdian hain garrantzitsuak izan diren behar-beharrezko taldeei begira egin da. Batzuk bideo honetan agertzen dira, eta bideoarekin pregoia ordezkatu nahi da.
  • 20:15 Txistulariek eta erraldoiek urtero herriko kaleetan zehar egiten duten desfilearen ordez, txistulariek abesti batzuk eskainiko dizkigute, eta erraldoiak ere ikusi ahal izango ditugu birtualki baino ez bada ere.
  • 22:00 Markeliñe "psike". Markeliñe antzerki taldearen lan berriaren estreinaldia eskainiko da online. Ohikoa da Markeliñek bere lanak Amorebieta-Etxanon aurkeztea, eta aurten ere hala egingo du birtualki izango bada ere. Antzezlana online ikusteko 48 ordu bakarrik egongo dira.