Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Tradizioak Zelai Ondon

  • ekainak 28, asteartea

  • 12:00 Lasarte-Oria 17 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Haurrentzako txupinazoa. Jaiei hasiera emango zaie Udaletxe zaharretik haurren txupinazoa jaurtiko da, eta erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da, Joselontxo Txaranga eta Oaintxe in deu Txaranga lagun dituztela.
  • 18:00 Lekeitio (Bizkaia) 40 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Buruhandiak eta erraldoiak kalez kale, Lekittoko Itxaropena txistulari elkarteak animatuta.
  • 18:30 Irun 45 Km. San Pedro ta San Martzial jaiak 2022

    Erraldoi eta Buruhandien kalejira. Alberto Anguera plazatik irtengo dira. Parte-hartzaileak: Irungo Txistulari Taldea, Irungo AtsegiƱako erraldoi eta buruhandiak, Ondare Kultur Elkarteko erraldoi eta buruhandiak, Irungo AtsegiƱa txaranga, Bidasoko Erraldoiak elkarteko erraldoi eta buruhandiak. Ibilbidea: Oiartzun kalea, Hondarribia kalea, Zubiaurre kalea, Geltokiko kalea, Colon ibilbidea eta Foruen karrika.
  • 19:00 Lekeitio (Bizkaia) 40 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Bertso saioa, San Pedropean.
  • 19:00 Sestao (Bizkaia) 98 Km. Sestaoko Jaiak 2022

    Erraldoi eta buruhandien kalejira, Kuetoko Gurutzetik Los Hermanoseraino.
  • 19:15 Mungia (Bizkaia) 80 Km. Mungiako Jaiak 2022

    Kalejirea olentzeroren etxea-Izenaduba basotik abiatuta, gure ametsa txistulari taldeagaz. Erraldoiak, dultzaineroak eta marijata bere bertan izango dira; eurakaz batera, euskal mitologiako pertsonaia ezagunak: Galtzagorri, Basajaun, Tartalo, Maritxu Teiletako eta Mari Domingi.
  • 20:00 Mungia (Bizkaia) 80 Km. Mungiako Jaiak 2022

    Udaletxeko balkoitik, jaietako Pregoia irakurriko dau diz-diz mungiako emakumeen kultur alkarteak (25 + 2 urte); eta txupinazoa egingo da. Joseina etxeberriak girotua. Horren ostean, kale animazinoa egingo da herrian zehar erraldoiakaz, dultzaineroakaz eta electricsound fanfarriagaz.
  • 20:30 Eskoriatza 52 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Txosna gunea: danborrada.
    Ostean, DJ moto.
  • 22:00 Eskoriatza 52 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Nagusien danborrada.
  • 23:00 Lasarte-Oria 17 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Beteranoen danborrada, Okendo Plazatik abiatu eta herriko kaleetan barrena ibiliko da (atlo)

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: