San Pelaio 2017 - Zarautz - ekainak 25, igandea

  • 11:00 Lege zaharren enparantza. Erraldoi eta buruhandien zarauzko ii. Topaketa.
  • 12:00 Lege zaharren enparantza. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. Ondoren: kalejira, mauxitxa txaranga, buruhandi eta erraldoiekin.
  • 12:00 Munoa. Paella lehiaketa.
  • 17:30 Munoa. Baltsa karrerari hasiera emango zaio. Desfilea portura. Ondoren: Munoatik hasita, poteoa elektrotxarangarekin.
  • 18:30 Haurren xxxix. Agerraldia (Haur kultur taldeak antolatuta). Irteera Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik, Igandea, Mauxitxa, The Joselontxo’s eta Pasai txarangek lagunduta.
  • 20:00 Lege zaharren enparantza. Talde guztiak bildu, eta elkarrekin joko dute.
  • 23:00 danborrada. Geltoki parketik eta zigordia kaletik irten eta lege zaharren enparantzaraino iritsiko dira.
  • 23:45 Lege zaharren enparantza. Danborradako ordezkariek "San Pelaio Makila" emango diote Haur Kultur Taldeari.
  • 00:00 Munoa. Drogen informazio eta analisi zerbitzua, Prebentzio Zerbitzuak eta Ai Laket!! Elkarteak antolatuta.
  • 00:00 Iñurritzako zelaia. Bandera igo eta txupinazoa botako da, beste sorpresa batzuekin batera.
  • 00:00 Malekoian alkoholemia proben karpa egongo da, Prebentzio Zerbitzuak eta Sasoia elkarteak jarrita. Herriko jaien barruan, alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruzko sentsibilizazio, informazio eta prebentzio kanpaina (Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena)
  • 00:00 Lege zaharren enparantza. Bandera igoko da. Txupinazoa (Txolarte eta Haur kultur taldearen eskutik), traka eta Pelaioren ereserkia, Musika Bandak jota.
    Ondoren, DJ saioa: DJ davila, dj javi eta dj jokinreez.
  • 00:15 danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da, eta, ondoren, konpainia guztiak elkartu egingo dira, Musika plazan elkarrekin jotzeko. Azkenik, Kale Nagusitik eta Zigordia kaletik barrena Gaztelekuraino joango dira.
  • 00:15 Musika plaza. Dantzaldia drindots taldearekin.
  • 00:30 Munoa. Kontzertuak: skasti eta DJ nuria.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: