San Pelaio 2016 - Zarautz - ekainak 25, larunbata

  • 10:00 Munoan, baltsa karrerari hasiera emango zaio. Desfilea portura.
  • 12:00 Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. Ondoren, kalejira, mauxitxa txaranga, buruhandi eta erraldoiekin.
  • 12:30 Munoan, paella lehiaketa.
  • 17:30 Munoan, gazte-olinpiadak.
    Ondoren, Munoatik hasita, poteoa txarangarekin.
  • 18:30 Haurren xxxviii. Agerraldia (Haur Kultur Taldeak antolatuta). Irteera Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik.
  • 20:00 Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak bildu, eta elkarrekin joko dute Zarauzko Musika bandak eta txarangek lagunduta.
  • 23:30 danborrada (Arkaitz Mendi, Kayua, Carballeira, Arrano, Cachi Bachi, Udaberri, Francisco Zurbaran, Urpekoak, Ongi Etorri, Batzokia, Iñurritza eta Alkartasuna elkarteek antolatuta). Zuzendariak: Rakel Azkue (Cachi Bachi), Itziar Alberdi (Udaberri), Elias Azpiroz (Zurbaran), Arbil Itziar Manterola (Urpekoak), Edit Alonso (Ongi-Etorri), Irune Urbieta (Batzokia), Patxi Azkarate (Iñurritza), Carlos Azpitarte (Arkaitz-Mendi), Joana Martinez (Kayua), Eli Larrañaga (Carballeira), Iosu Arruti (Arrano) eta Xabier Vazquez (Alkartasuna). Geltoki parketik eta zigordia kaletik irten eta lege zaharren enparantzaraino iritsiko dira.
  • 23:45 Lege Zaharren enparantzan, danborradako ordezkariek "San Pelaio Makila" emango diote Elixabete Larrañagari. Gainera, Zarauzko Udalak Musika Bandako kide ohiak Joxe Isasti eta Joxepe Aristi omenduko ditu.
  • 00:00 Iñurritzako zelaian, bandera igo eta txupinazoa botako da, beste sorpresa batzuekin batera.
  • 00:00 Munoan, drogen informazio eta analisi zerbitzua, Prebentzio Zerbitzuak eta Ai Laket!! Elkarteak antolatuta (Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena)
  • 00:00 Lege Zaharren enparantzan, bandera igoko da. Txupinazoa, traka eta Pelaioren ereserkia, Musika Bandak jota.
    Ondoren, Danborradak hainbat kanta joko ditu.
  • 00:15 Musika plazan, Dantzaldia egan taldearekin.
  • 00:15 danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da, eta, ondoren, konpainia guztiak elkartu egingo dira, Musika plazan elkarrekin jotzeko. Azkenik, Kale Nagusitik eta Zigordia kaletik barrena, Gaztelekuraino joango dira.
  • 00:30 Munoan, Holy nuns, Shake eta dj el Txef-A taldeen Kontzertuak.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: