Vianako Festak 2018 - uztailak 21, larunbata

  • 13:00 Txupinazoa, Eva Corcuera Paños, Carlos J. Barragán García eta Jesús Ángel Arandia Miquelezek jaurtia. Jarraian, Vianako Gaiteroak Udaletxeko ezkaratzetik irtengo dira. Segidan, jaietako Kartel Lehiaketaren (2018ko jaiak) saribanaketa. Ondoren, Erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira, Gazte Berri txarangak lagunduta.
  • 14:00 Foruen plazan, estrella bikotearen emanaldia.
  • 15:00 Paella erraldoia, Coso plazan. Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu paella jatera, euro baten truke plater bakoitzeko.
  • 16:30 Coso plazan, 10 urte bitarteko haurrentzat (heldu batez lagunduak), Paseoak poney gainean haurrendako animazioa, Valtierra ponys bardenas enpresaren eskutik.
  • 19:30 Vianako Erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira, Vianako Gaiteroek lagunduta, plazaraino.
  • 20:00 Bezperak eta Andre Maria Magdalena irudiaren lekualdatzea udaletxetik parrokiaraino, Tidon, San Pedro eta Navarro Villoslada kaleetan zehar, Vianako Udal Musika bandak lagunduta. Tarteka abestuko dute Auroroek eta Vianako Parrokiako Abesbatzak, bai eta gure zaindariari abestu nahi dion beste orok ere. Jarraian, eta parrokiarekin batera, lore-eskaintza eginen zaio herriko zaindari Andre Maria Magdalenari. Dei egiten diegu herritar guztiei parte hartzera eta nork bere eskaintza egitera.
  • 20:15 Dantzaldia Foruen plazan, ingenio orkestraren eskutik.
  • 20:30 Udaletxeko arkupeetan, hojarasca-dastaketa, Amigos de San Francisco elkartearen eskutik.
  • 22:15 Vianés Kirol Taldeak antolaturiko zozketa. Jarraian, Zezensuzkoa.
  • 00:30 Dantzaldia Foruen plazan, ingenio orkestraren eskutik.
Seguruenik en informazio gehiago aurkituko duzu.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: