Txorierriko Jaiak 2020 - ekainak 6, larunbata

  • 10:00 Gure leiho eta balkoiak apaintzen hasiko gara, jaietako zapiak eta irudimena erabiliz. Bidali argazki bat!
  • 11:00 Kendu pijama eta jantzi mozorroa. Atera argazki bat zure etxeko photocallean.
  • 12:00 Auzoko umeak Nerea Autozerbitzuan sorpresa bat daukate zain. Eskerrik asko Nerea! Garrantzitsua: Ez pilatu dendaren inguruan, segurtasun distantziak mantendu eta neurri higienikoak hartu (maskara etabar), guztiok izango duzue sorpresa jasotzeko aukera.
  • 12:30 Tortila txapelketa gure sukaldeetatik. Bideo dibertigarriena baloratuko da... Baina tortila egiten! Behingoz tipula eta zuk nahi duzuna eraman dezake!
  • 14:30 Bazkari herrikoia bakoitza bere etxetik. Menua: tortila.
  • 16:00 Zinema egongelan.
  • 18:00 Tortila hobeto digeritzeko bachata eskola zuzenean jai batzordearen facebookean (www.facebook.com/txorierriko.jaiakleioa)