19:45Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da Arrameleko San Joan kaperako bezperetan eta arratseko otoitzetan parte hartzeko.
22:00San Joan Sua piztuko da Andre Maria Plazan, Udalbatza bertan dela. Ondoren, Udaberri Dantza taldeak eta Tolosako Musika bandak jardungo dute. "San Joan" zortzikoa jo ondoren, Musika banda kalez kale ibiliko da. Ondoren Tolosako "Santa Maria" Musika Kaperak kantatuko du.
23:30Dantzaldia "Los Tres de la Noche" taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan.
23:30kontzertua Plaza Berrian: "Vendetta". Ondoren "DJ Ziribulio sound"