Sanjoanak 2017 - Tolosa - ekainak 24, larunbata

  • 07:00 Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
  • 08:30 Diana, Tolosako Musika bandaren eskutik.
  • 08:45 Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik.
  • 09:00 Diana, "Tolosako Dultzaineroak" eta "GiroArte Dultzaina Taldea" taldearen eskutik.
  • 09:30 Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako forumilizien oroimenez, Udalbatza buru dela.
  • 10:00 Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, dantzariak eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.
  • 11:00 Puzgarriak, Alondegi plazan.
  • 13:00 Kontzertua Berdura plazan, Tolosako Musika bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.
  • 16:00 Esku pilota Beotibar pilotalekuan; 4 t’erdiko Txapelketaren finalak (afizionatuak)
  • 16:00 Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta, "xlii. Jose Ma Anza Memoriala" 1. Eta 2. Mailako afizionatuentzako txirrindulari-lasterketaren irteera.
  • 16:00 Puzgarriak, Alondegi plazan.
  • 16:40 Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Eskualdatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.
  • 20:00 "Kalean" txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.
  • 23:00 Suak: Valecea piroteknia.
  • 23:15 Batel Estropadak Oria ibaian.
  • 23:30 kontzertua Plaza Berrian: "Esne Beltza"
  • 23:30 Dantzaldia "Trakets" taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: