Iñauteriak 2020 - Tolosa - otsailak 25, asteartea

  • 06:00 Udal Txistulari Bandak Alborada joko du Udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.
  • 08:00 Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena Zezen Plazan. Ondoren kalejira.
  • 11:00 Plaza Berrian sokamuturra Kabila txarangak alaituta.
  • 11:00 Karroza eta konpartsen irteera.
  • 12:00 Plaza Berrian txarangen bilkura; San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino.
  • 15:45 Udal Txistulari bandak, ohiturazko ibilbidea eginez, "Idiarena" pieza joko du.
  • 16:00 Txapel Haundi, Sukalde, eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.
  • 16:30 Zezenak Zezen Plazan; txarangak eta Udal txistulari banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
  • 19:00 Dantzaldia Berdura plazan Txapel Haundi, Sukalde eta San Esteban txarangekin.
  • 23:30 "Incansables Zaharrak" txarangaren irteera.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: