Sopelako Jaiak 2017 - uztailak 1, larunbata

  • 11:00 TXU-txu trena.
  • 11:00 Txistularien diana, herriko kaleetan zehar.
  • 11:00 Umeentzako 3x3 saskibaloi Txapelketa Zipiriñe eskolan Ugesaski Taldereran eskutik. Premini (9-10 urte) eta Mini (11-12 urte) mailak. Partaide guztientzako sariak egongo dira. Gehienez 4 jokalari talde bakoitzean.
  • 11:00 Haurrentzako jolas parkea zipiriñe eskolan: Ludoteka erraldoia, puzgarriak, piloten kainoiak, futbolina, futbol puzgarria airedun mahaiak...
  • 12:00 Tailerrak zipiriñe eskolan.
  • 12:00 Bizkaiko Lokotx Batze Txapelketa, Bizkaiko Herri Kirol Federazioaren eskutik Gernika plazan.
  • 13:15 Bertso saioa txosnetan: amets arzallus, sebastian lizaso, oihana bartra eta unai mendiburu.
  • 14:30 Herri bazkaria jauregizar plazan (txartelak aurretik erosi behar dira: Sopelako Turismo Bulegoan eta Laiak tabernan ekainak 16tik 30era). 350 pertsonentzako janaria egongo da eta tiketak salduko dira agortu arte. Umeentzako menu berezia egongo da. Bazkaria baino lehen eta bitartean haurrentzako ludoteka izango dugu. Ekarri zure edalontzia etxetik. Bazkalostean bingo musikatua.
  • 14:30 Adinekoentzako bazkaria Jubilatuen Etxean, Sopelan erroldatuta dauden 75 urtetik gorakoentzat. Bazkaldu ostean, erromeria. Bazkarira joan nahi izatekotan, Jubilatuen Etxean aurrez apuntatu beharra dago.
  • 17:00 Gazteentzako elementuak gernika plazan: Uraren kanioiak, simuladoreak, Airezko mahaiak, futbolinak.
  • 17:00 Tailerrak zipiriñe eskolan.
  • 17:00 TXU-txu trena.
  • 17:00 Haurrentzako jolas parkea zipiriñe eskolan: Ludoteka erraldoia, puzgarriak, piloten kainoiak, futbolina, futbol puzgarria airedun mahaiak...
  • 18:30 Kuadrillen arteko jolasak Balearen Parkean.
  • 20:00 Haurrentzako ikuskizuna Zipiriñen: "klan de clown"
  • 20:00 Guztiok dantzatzeko erromeria Eleizalde plazan ekhi taldearen eskutik.
  • 21:00 Kale ikuskizuna "Xuxurlariak" ados teatro konpainiaren eskutik, Gernika Plazatik hasita.
  • 22:00 Cirki-FOK: Akrobazia, piroteknia eta suzko ikuskizuna, Udaletxeko plazan.
  • 23:15 Kontzertuak txosnetan: abra cadaver, las gildas y ziribulio sound.
  • 23:15 Zopilotes txirriaos taldearen kontzertua Udaletxeko plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: