Sestaoko Jaiak 2019 - ekainak 23, igandea

  • 11:00 Aire zabaleko kale Pintura lehiaketa. Mihiseen inskripzioa eta zigilatzea 10:00etatik 11:00etara bitartean izango da. Bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, 14:30etik aurrera eta 15:30ak arte, eta sariak 17:00etan banatuko dira, Musika Eskolako Erakusketa Aretoan. 3 sari egongo dira: 1. Saria: 750€ / 2. Saria: 500€ / 3. Saria: saria edo accesita Sestaoko egilearentzat: 300€ (emandako sariei indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen zergak kendu behar zaizkie, eta zenbatekoa irabazleek adierazten duten kontu zenbakian sartuko da). Lanak aurkeztean, parte-hartzaile bakoitzari 20 euroko dieta emango zaio. Gaiak ezinbestean egingo dio erreferentzia Sestaoko bazterrei eta espazioei.
  • 11:00 Petankaren sari handia, Jauregibeitia petanka-zelaian.
  • 14:30 Erretiratu, alargun eta pentsiodunen xiii. bazkaria, Las Llanas Pilotalekuan.
  • 19:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Kuetoko Gurutzetik Los Hermanoseraino.
  • 19:00 Kuadrillen altxorraren bila "cras bandicoot", San Pedro plazan hasita.
  • 20:00 Allegro ma non tropo kontzertua, "Momentos", 3 musikarik, 2 emakume abeslarik eta Dantza-bikote batek osatutako taldea. Emakumeen abestiak kantatuko dituzte; besteak beste, Chavela Vargas, Ana Belén, Luz Casal, Gloria Estefan eta María Dolores Praderarenak. Horrez gain, Mocedadesen abesti ezagunak ere abestuko dituzte. Mocedadeseko taldekide ohi eta Sestaoko herritarra den Begoña Costak abestuko du, Los Hermanos patioan.
  • 21:30 Txokolate-jana, Markontzagako Auzo Elkarteak antolatuta, Alonso Ercilla kalean.
  • 22:00 San joan eguneko sokaDantza, Sallekok antolatua, Hilerriaren atzealdean.
  • 22:30 San joan Sua, Sestaoko Babes Zibilaren laguntzarekin, Hilerriaren atzealdean.
  • 23:00 Correfocs etxearen SU-ikuskizuna, Alonso Ercilla kaletik Kasko plazaraino. Oharra: Ikuskizun honetan parte hartzeko, piroteknikoa da, parte-hartzaile guztiei gomendatzen zaie eta baita ibilbidean zehar jarrita dagoen pirotekniatik hurbil daudenei ere, bakero jantziak, mauka eta hanka luzeak, alkandora zaharrak, txanoa erabiltzea eta piroteknia daramatenen ondoan jartzen badira, betaurrekoak edo begiak babesteko neurriak erabiltzea.
  • 00:00 kontzertua shinova taldearen eskutik: "Cartas de navegación"

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: