San Fermin Jaiak 2018 - Pasai Antxo - uztailak 4, asteazkena

  • 17:00 Karro poteoa barrutiko kaleetan. Antolatzailea: Topagune.
  • 18:30 Moliñomariren jaitsiera Marealtan. Antolatzailea: Topagune.
  • 19:00 Lehen topa! Gure Zumardiko karpan. Antolatzailea: Topagune.
  • 19:30 Jaiak aurkezteko ekitaldia Gure Zumardian. Ekitaldian zintak jarriko zaizkie danborradetako kantinera eta ordezkariei: beteranoen danborradako kantinera: Amaia Vázquez; sukaldari nagusia: () Basari elkarteko danborradaren ordezkaria: Patxi Azparren. Haurren danborrada: Zuriñe Askasibar (gastadoreen kantinera) eta Ane Labiano (sukaldarien kantinera). Halaber, txapela eta lore-sorta emango zaizkie jubilatuen ordezkari diren Jose Luis Azpiroz eta Arantza Aguirregomezcortari. Ekitaldian izango dira, era berean, jaietako alkate txikiak. Era berean, saria emango zaio Sanferminetako kartel-lehiaketako irabazle Gerar Martín Gonzálezi.
  • 20:00 Txupinazoa zumardian, etxafuegoak eta kanpai-iraulketa, Pasai txarangak girotuta. Ondoren, zapi gorriak jaso ostean, erraldoi eta buruhandiak barrutiko kaleetan ibiliko dira Itsas Mendiko txistulariek lagunduta.
  • 21:30 afaria Gure Zumardian, norberak eramandakoarekin. Antolatzailea: Topagune.
  • 23:30 Zezen suzkoa gure Zumardian.
  • 00:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin Gure Zumardiko karpan. Antolatzailea: Topagune.
  • 00:00 Dantzaldia Karlos eta Sagarz DJekin Azokan. Antolatzailea: Mimos taberna.
  • 00:00 Kogoio DJa, Hamarretxeta kalean. Antolatzailea: Kurlinka taberna.