Ordiziako Jaiak 2018 - uztailak 21, larunbata

  • 10:00 Gudarien Etorbidean Chapel Gorri Txirrindulari Probaren irteera, kadete mailan. Antolatzailea: Chapel-Gorri K.E.
  • 11:30 Gudarien Etorbidean kadete mailako Chapel Gorri Txirrindulari Probaren amaiera. Antolatzailea: Chapel-Gorri K.E.
  • 12:00 Haurren egunaren hasiera adieraziko duten suzirien eta bonben jaurtiketa. Ordu berean, udaletxean, aginpidea emango zaie haurren Alkate jaun-andreei. Plaza Nagusian, Txikien kuadrillak elkarretaratzea, Burrunbazale Txarangak alaituta. Ondoren Buruhaundi eta Erraldoiak, txistulariek, trikitilariek, Burrunbazale Txarangak eta Txikien. Kuadrillek lagunduta.
  • 14:00 Plaza Nagusian, umeentzako bazkari herrikoia.
  • 15:00 Egutera bidean, Garagartza plaza ondoan, urezko tobogana.
  • 17:00 Euskal zirkoaren emanaldia San Bartolomeko aparkalekuan kokatutako karpan.
  • 18:00 Beti Alai pilotalekuan "Xabi Aiestaran Txapelketa Herrikoia", finalak, Pala-partidak gomazko pilotarekin. Antolatzailea: Oiangu Pilota Elkartea.
  • 18:00 Buruhandi eta Erraldoiak, Ordiziako Txistulariekin batera. Udaletxetik Txikien kuadrillak irtengo dira Burrunbazale txarangarekin.
  • 19:00 Plaza Nagusian, haur animazioa: pottokak, bigantxak… Burrunbazale txarangarekin.
  • 20:00 Burrunbazale Txarangarekin, Txikien Kuadrillen kalejira.
  • 22:00 Beti Alai pilotalekuan Haurren mozorro dantzaldi handia, 14 urtez beherako haurrentzako eta horien gurasoentzako antolatua, Burrunbazale txarangarekin.
  • 23:15 Arboledan Zezen-suzkoa, Burrunbazale Txarangak girotua.
  • 23:30 Domingo Unanue Plazan "Disko-parranda". Zuk aukeratzen dituzu abestiak www.kpk.eus

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: