Ordiziako Jaiak 2017 - uztailak 23, igandea

  • 10:00 Goiz-eresia Ordiziako Txistulariekin.
  • 10:45 Haurren alkate jaun-andreei harrera egingo zaie udaletxean.
  • 11:00 Meza Nagusia. Meza bukatzean danbor- eta upel-joleen taldeek, Beti Argi Bandaren laguntzaz, Ordiziako Martxa joko dute.
  • 12:00 Plaza Nagusian, haurren ohiko aurreskua.
  • 15:30 Beti Alai pilotalekuan Ordizia xxi. Pilota Txapelketaren pilota finalak, haur, benjamin eta kimu mailan. Antolatzailea: Txapagain.
  • 16:45 Herri Antzokian, "Igelen erresuma" filmaren emanaldia, doan neska-mutikoentzat gonbidapenarekin (lehiatilan egun berean)
  • 19:30 Kantinerak udaletxetik Buztuntza aldera abiatuko dira, Beti Argi Bandak lagundurik. Han hasiko da haurren danborrada.
  • 20:00 Haurren danborradaren irteera; bukaera Plaza Nagusian izango da, azken erretreta jo ondoren. Jarraian, kalejira.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: