Oñatiko Jaixak 2017 - irailak 30, larunbata

  • 09:00 Txistulari bandaren goiz-eresia. Ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
  • 10:30 Unibertsitate inguruan. Herri mailako behi erakusketa. Herri mailako ardi, ahari eta bildots lehiaketa. Asto erakusketa. Behor eta zaldi erakusketa. Euskal txerri eta oilo erakusketa. Gazta lehiaketa. Herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa. Lore eta landare erakusketa. Artisau erakusketa.
  • 11:00 Kalejira, Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako triki- pandero eta soinujoleen taldea, txistulariak eta tolosako gaiteroak ibiliko dira herriko kaleetan.
  • 11:00 Beldur Barik Gunea (eraso sexistarik gabeko gunea), Unibertsitate etorbidean.
  • 12:00 Sagardo- dastaketa, plazan.
  • 13:15 Lehiaketetako sari-banaketa.
  • 14:00 bazkaria antixena gaztetxean, Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 14:30 Herri bazkaria, Zubikoa kiroldegian.
  • 17:00 Herriko gaztetxoekin herri kirolak, plazan.
  • 17:00 Profesionalen herri kirolen jaialdia, plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.
  • 18:30 Herrixa dantzan dantzaldia, Harkaitz Allur eta Maialen Arzallus trikitilariekin, Patxi Monterok gidatuta, Atzeko Kalen.
  • 19:00 Elektrotxufla txaranga herriko kaleetan zehar, Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 19:30 Parrokian F. Esnalen salbea, Parrokiako koruak eta Oñati Abesbatzak abestuta.
  • 20:00 Mosaiko erraldoia herriko plazan: "0 km. Prest gaude". Antolatzailea: sare oñati.
  • 22:00 Autobus magikoa, sua eta zopilotes txirriaus taldeen kontzertua, Txosnagunean.
  • 23:00 Trikizio erromeria, plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: