Mungiako Jaiak 2017 - ekainak 25, igandea

  • 10:00 Goiz osoan: nekazaritza-feria: nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmenta. Horregaz batera, onddoak eta perretxikoak ikusteko eta probetako aukerea izango dogu Foruen plazan.
  • 10:00 Minbiziaren kontrako diru-batzea, Minbiziaren kontrako alkarteak antolatuta, Mungiako Diz-Diz Emakumeen Alkartearen laguntzagaz.
  • 10:00 Torrebillela parkean, bertoko animalia eta animalia exotikoen erakusketa. Poniak eta zaldiak bere egongo dira ganean bueltatxu bat emon gura dabenentzat.
  • 11:00 Andra Marin, truke eguna eta bigarren eskuko jeneroen eskualdeko feria. Parte hartu gura badozu, erdu Bitxikiak-en lokalera (Aita Elorriaga 3), eguaztenetan 18:00etatik 19:00etara, eta behar dozun informazino guztia emongo jatzu. Bitxikiak Bildumazaleen Alkarteak antolatuta.
  • 11:00 Bigarren eskuko liburuak salgai. Gizaberri Elkartasun Taldeak antolatuta.
  • 13:00 Foruen plazan, betizu arrazako ganaduen lehiaketaren sari-banaketa.
  • 17:00 Txosnetan, mus txapelketa. Marijata Kultura Elkarteak antolatuta.
  • 20:00 Matxin Plazan, "arrats beran, lauaxeta gogoan" ikuskizuna; Jon Maia, Jesus Prieto "Pitti", Gorka Hermosa, EƱaut Elorrieta eta Ana Salazarren eskutik; Amilotx Dantza Taldearen laguntzagaz.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: