Mungiako Jaiak 2016 - ekainak 29, asteazkena

  • 11:30 Kalejirea giganteakaz, dultzaineroakaz,eta gure ametsa txistulari taldeagaz.
  • 11:30 TXU-txu trena. Urteerea eta helmuga: Udaletxean.
  • 11:30 Torrebillela parkean, umeentzako parkea.
  • 12:00 Andra Mari eta San Pedro elizan, Meza nagusia. J. M. Arregi Abesbatza izango dogu mezeari lagunduten.
  • 13:00 Juan xxiii. Plazan, ohorezko aurreskua amilotx Dantza taldea eta udal dantza eskolaren eskutik, eta animazinoa giganteakaz eta trikitilariekaz.
  • 13:15 Andra Marin,bertso saioa: Arkaitz Estiballes, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Jone Larrinaga. Benar Mandaluniz ibiliko da aurkezle lanetan. Taket Mungiako Bertso Eskolak antolatuta.
  • 13:30 Giganteak, dultzainak eta trikitilariak kalejiran.
  • 16:30 TXU-txu trena. Urteerea eta helmuga: Udaletxean.
  • 17:00 Torrebillela parkean, umeentzako parkea.
  • 17:00 Udal Frontoian, profesionalen arteko eskupelota partiduak.
  • 19:30 Kale animazinoa txikuri fanfarriagaz.
  • 19:30 Euskal Pizkundean, umeentzako tailerrak. Txispeleta Eskaut Taldeak antolatuta.
  • 20:00 Kale-animazinoa "imperial villa hidalgo" mariachigaz.
  • 21:30 Foruen plazan, "imperial villa hidalgo" mariachiaren kontzertua.
  • 22:00 Txosnetan, sei zoro eta leun herriko rock taldeen kontzertua.
  • 23:00 Su artifizialak botako dira Zubietako soloetatik, valecea piroteknia etxeak eskainita.
  • 23:15 Txosnetan, larrain Dantza amilotx Mungiako Dantza Taldearen eskutik.
  • 23:30 Matxin plazan, itsasoaren emazteak izeneko ikuskizuna hika teatroaren eta oinkari Dantza taldearen eskutik. Hirurogei dantzari eta aktore bi oholtza ganean batera, istorio bizi eta emozinoz betea erakusteko, olatuen joan-etorriakaz batera. Itsasoko gatzaren usaina daukien andren bizimodua. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizimoduaren gatza eta piperra.
  • 23:30 Txosnetan, sei zoro eta leun herriko taldeen kontzertua.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: