Lizarrako Jaiak 2016 - abuztuak 5, ostirala

  • 12:00 Udaletxeko Balkoitik, Jai Ofizialak iragartzen duen suziria jaurtikiko da, kanpai iraulketa orokorraren artean. Klarin eta Tinbalari Bandak Agurra Hiriari joko du; "Ibai Eta" eta "Larraiza" taldeetako dantzariek Larrain Dantzaren Jota Zaharra dantzatuko dute, eta musika banda, txistulariak, gaiteroak, errondailak, akordeoilariak, dantzari ohiak, kalejira alaitsuak jotzen eta dantzatzen ibiliko dira kaleetan zehar.
  • 12:15 Foruen plaza, haurrendako "Japoniar Lehergailu" sorta bat botako da.
  • 13:00 San Martin plaza, "voces navarras" jota taldearen ekitaldia, "San Andres" Peñak antolatuta.
  • 13:00 Foruen plaza, omenaldia Larraiza Dantza taldeari. Larrain Dantza dantzatuko da, Lizarrako Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak antolatua.
  • 16:30 Udaletxetik, erraldoi eta buru handien konpartsaren irteera.
  • 17:45 Udal Gorenaren irteera bere segizio ofizialaz lagundurik, hau da: klarinariak, tinbalariak, mazolariak, errespetu-guardiak, gaiteroak, dantzariak eta musika banda, baita ere Erraldoien eta Buru Handien konpartsaz lagundurik.
  • 18:15 Puy Birjinaren Basilika bezpera nagusiak kantatuko dira, Lizarrako Abesbatza batek Ugartearen Salbea kantatuko du. Bertan Udala izanen da. Haurrendako "Japoniar Lehergailu" sorta bat erreko da Puy-ko zelaian.
    Jarraian ohizko bajadica del puy eginen da.
  • 18:30 Foruen plaza, jolasak eta animazioa "Talabartes" taldearekin.
  • 20:15 Foruen plaza, musikaldia "ingenio" orkestrarekin.
  • 20:30 Behi igoera entzierroaren bidean zehar.
  • 20:30 Santiago plaza, Dantzaldia "trikidantz" taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.
  • 21:00 "La Bota" eta "San Andres" Peñen irteera Udaletxetik, non oroitgarriko zapien oparia eginen baitzaie.
  • 22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.
  • 23:00 Txosna-esparruan, musika, biluzik; kelly kapowsky; elenco; wolfingo, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua.
  • 00:00 Foruen plaza, Dantzaldia "ingenio" orkestrarekin.
  • 00:00 Santiago plaza, Dantzaldia "trikidantz" taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.
  • 01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Ruiz-Echeverria gaiteroekin. Jarraian, Peña "La Bota" irtengo da "bajadica del che" ohizko ibilbidea egiteko.
Seguruenik en informazio gehiago aurkituko duzu.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: