Sanferminak 2023 - Lesaka - uztailak 7, ostirala

  • 08:30 Ezpatadantzarien Meza ixila. Joan-etorria Txistulari taldearen laguntzaz eginen da.
  • 10:30 Udalbatza bertze agintariekin, Ezpatadantzari eta Musika bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den zubigainekoa dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.
  • 18:00 Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondotik, eta ohiturari jarraiki, herriko Dantzariek zantzomonona esku-dantza, aurreskua eta jota eta porrusalda dantzatuko dituzte.
  • 19:00 Plaza Zaharrean, bertso saioa, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Saioa Alkaiza, Ekhiñe Zapiain eta Peru Abarrategi. Gaijartzaile: Josu Sanjurjo.
  • 23:00 Musika Plaza Zaharrean iratzar taldearekin.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: