Sanferminak 2022 - Lesaka - uztailak 6, asteazkena

  • 10:30 Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira; Harriondoa Kultur Etxea - Andra Mari Zaharren Egoitza – Plaza Zaharra.
  • 12:00 Herriko-Etxetik piztuko den altxaferoaren eztandak emanen die hasiera aurtengo besteei. Ordu berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Elutxa Txarangak eta haur ttikien Danborradak girotuko dizkigute herriko karrikak euren soinu alaiekin.
  • 17:30 Pilotalekuan, Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen erakustaldia.
  • 20:00 Altxaferoa bota ondotik danborrada nagusia abiatuko da, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, danbor-jole, Lesakako Banda eta guzti, herri erdigunetik itzulia emanez.
  • 23:00 Dupla taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. Ondotik Iratzar taldea Plaza Zaharrean.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: