San Fermin 2019 - Lesaka - uztailak 7, igandea

  • 08:30 Ezpatadantzarien Meza ixila. Joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz eginen da.
  • 10:30 Udalbatza bertze agintariekin, EzpataDantzari eta Musika bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa. Ibilaldia berriro Elizan burutu ondoren, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko dira Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den "zubigainekoa" dantza ikustera, XV. Mendean lesakarren artean lortu zen bakea oroitarazten diguna. Berehala, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko-etxera igan aintzinean.
  • 18:00 Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraiKI, Dantzariek zantzomonona (mutil-dantza), esku-dantza, aurreskua eta jota eta porrusalda dantzatuko dituzte.
  • 19:30 Plaza Zaharrean, bertso jaialdia, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Joanes Ilarregi eta Maddi Ane Txoperena. Gai jartzailea: Josu Sanjurjo.
  • 21:30 Txoznagunean Iluntze akustikoa.
    Gauez: Musika Plaza Zaharrean "tximeleta" Taldearekin.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: