San Fermin 2018 - Lesaka - uztailak 6, ostirala

  • 10:30 Lesakako Buruhandi eta Erraldoien Konpartsaren kalejira. Harriondoa-andra Mari-Udaletxea.
  • 12:00 Herriko-Etxetik igoko den altxaferoaren eztandak emanen die hasiera aurtengo besteei. Ordu berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Elutxa Txarangak eta haur ttikien Danborradak girotuko dizkigute herriko kaleak euren soinu alaiekin.
  • 17:30 Frontoian, "Tantirumairu Euskal Folklore Taldea"ren erakustaldia.
  • 20:00 Peña guzien ordezkariak altxaferoa bota ondoren danborrada nagusia abiatuko da, Erraldoi eta Buruhandi, danbor-jole eta soinulari, Lesakako Banda eta guztiz, herri osoari itzulia emanez kalez kale.
  • 00:00 Musika Plaza Zaharrean "trikidantz" taldearekin.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: