San Fermin 2017 - Lesaka - uztailak 7, ostirala

  • 08:30 Ezpatadantzarien Meza ixila. Joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz eginen da.
  • 10:30 Udalbatza bertze agintariekin, EzpataDantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aintzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa. Ibilaldia berriro Elizan burutu ondoren, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko dira Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den "zubigainekoa" dantza ikustera, XV. Mendean lesakarren artean lortu zen bakea oroitarazten diguna. Berehala, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko-etxera igan aintzinean.
  • 18:00 Elizarako eta Elizatik joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du.
    Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraituz, EzpataDantzari taldeak mutil-dantza, neska-dantza, aurresku eta jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.
  • 19:30 Plaza Zaharrean, bertso jaialdia, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio, Julio soto, Eneko Fernandez. Gaijartzailea: Iban Garro.
    Gauez: Musika Plaza Zaharrean "trikidantz" Taldearekin.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: