San Pedro Jaiak 2022 - Lekeitio - ekainak 29, asteazkena

  • 07:00 Dei eittekuak kalez kale.
  • 09:30 Herriko txistularien diana.
  • 10:15 Lekeitioko Udaleko alkate eta zinegotzi jaun-andreen eta kofradiako lehendakari eta arduradunen udaletxetik elizarainoko prozesioa, Lekitto Musika bandak lagunduta.
  • 10:30 Meza Nagusia, elizako Abesbatzak abestuta. Jarraian, San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin Kalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean. Gero, Kaxarranka. Antzinako Dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.
  • 13:00 Lekeitioko Etorkizuna Dantza taldeak, Eguzki dantza edo Lekeitioko andren aurreskua dantzatuko du. Emakumeek belaunaldiz belaunaldi dantzatzen duten soka dantza hau, Euskal Herrian mantentzen den bakarretarikoa da. Horren ostean, Kaxarranka plazan.
  • 20:00 danborrada herrikoia ikastola aurretik hasita eta Aittitta Makurra txarangak alaituta. Zaletxuak taldeak antolatuta. Ondoren, Vulkano show taldearen ikuskizuna eta suzko zezena plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: