Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Azintzio Jaiak 2016 - Legorreta - maiatzak 4, asteazkena

  • 18:00 Pilota finala. Gazte-Pikuk antolatutako pilota txapelketako finala udal pilotalekuan.
  • 19:00 Jaiei hasiera emango dien suziria jaurtiko da (Manolo Ezeizabarrena -Joxepi Agirreren izenean-, M. Dolores Dorronsoro eta Glori Dorronsoro); ondoren, Gizon Pikua udaletxeko balkoian jarriko da, eta bertan egongo da jaiak amaitu bitarte. Jarraian, puxikak, goxokiak, litxarreriak banatuko dira.
  • 19:15 Buruhandiak eta kalejira.
  • 19:30 Goierriko bertso eskolaren eta Harituz Tolosaldeko bertsozale taldearen desafioa Ezkizu taberna aurretik abiatuta. Goierriko bertso eskola: Gorka Maiz, Aitor Sarriegi eta Gemma Urteaga. Harituz bertsozale taldea: Mikel Artola, BeƱat Iguaran eta Unai Mendizabal. Aurkezlea: Ainhoa Mujika.
  • 21:30 Lagunarteko afaria Bilkoin K.K.E.-n.
  • 23:30 Ondoren, kalejira. Goizaldera arte, burrunbazale txarangak Legorretako kaleak alaituko ditu.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: