San Pedro Jaiak 2018 - Lasarte-Oria - ekainak 28, osteguna

  • 10:00 Uretako festa Kiroldegi Munizipalean, 5etik 12ra urteko neska-mutilentzat. Parte-hartzaileek igeri egiten jakin behar dute.
  • 11:00 Udalaren Musika-Eskolako trikitilariek kalejira egingo dute, Manuel Lekuona kulturetxetik abiatuta, herriko kaleetan barrena, eta Udaletxe zaharreko arkupeetan amaituko dute.
  • 12:00 Haurrentzako txupinazoa. Jaiei hasiera emango zaie erketz e.D.T.koneska-mutilen pregoiarekin. Udaletxetik haurren txupinazoa jaurtiko da, eta erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da, Oriako Txaranga eta Oaintxe in deu Txaranga lagun dituztela.
  • 12:15 Gure patxintxis lehiaketa. Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie kontzeju–etxean.(Ttakun)
  • 12:30 Reziklator okendo plazan.
  • 13:30 Oriako Txarangarekin kalejiran Atsobakarreraino, Udaletxe zaharretik abiatuta.
  • 14:00 Haurren herri-bazkaria Atsobakarko parkean.
  • 15:00 DJ eta holi festa Atsobakarko parkean.
  • 16:30 Sorgin-Dantza abiatuko da Oriatik, eta Okendo Plazan amaituko da.(Ttakun)
  • 18:00 Stereo antzerki lana Gaztelekuan, ondoren trikipoteoa, Sorginjaiak antolatua.
  • 18:00 Biyak bat koruaren eta anaiarte biltokia Mutrikuko koruaren ekitaldia Brigitar Mojen Komentuan.
  • 18:00 Oaintxe in deu Txaranga herriko kaleetatik barrena.
  • 19:00 Txupinazoa, eta erketz e.D.T.arekin Pregoia, Udaletxeko balkoitik, Okendo Plazan, Oria eta Oaintxe in deu txarangen partaidetzarekin.
  • 19:30 Los fonotarecos okendo Plazan.
  • 20:00 Rem-ean Kontzertuak, Sorginjaiak antolatua.
  • 21:30 Zikiro-afari tradizionala Okendo Plazan (tiketen salmenta Ttakunen eta Jalgin)
  • 23:00 Beteranoen danborrada, Oriako Txaranga lagun dutela, Okendo Plazatik abiatu eta herriko kaleetan barrena ibiliko da (atlo)
  • 00:00 DJ la basu okendo plazan. Ondoren, pintura pote system danborrada Sorginjaiak antolatuta., eta jarraian DJ albabarruna.
  • 00:00 Dantza-piezak duo imperial taldearekin Isla Plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: