San Pedro Jaiak 2017 - Lasarte-Oria - ekainak 28, asteazkena

  • 10:00 Uretako festa Kiroldegi Munizipalean, 5etik 12ra urteko neska-mutilentzat. Parte-hartzaileek igeri egiten jakin behar dute.
  • 10:30 Zumbaren erakustaldia egingo dute Biyak Bateko jubilatuek Okendo Plazan.
  • 11:00 Udalaren Musika-Eskolako trikitilariek kalejira egingo dute, Manuel Lekuona kulturetxetik abiatuta, herriko kaleetan barrena, eta Udaletxe zaharreko arkupeetan amaituko dute.
  • 12:00 Haurrentzako txupinazoa. Jaiei hasiera emango zaie sembalnte andaluz-eko neska-mutilen pregoiarekin. Udaletxetik haurren txupinazoa jaurtiko da, eta erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da, Oriako Txaranga eta Oraintxe In Deu Txaranga lagun dituztela.
  • 12:15 Gure patxintxis lehiaketa. Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie kontzeju–etxean.
  • 12:30 "Tomasen abenturak" festara, animación infantil en la plaza Okendo.
  • 13:30 Oriako Txarangarekin kalejiran Atsobakarreraino, Udaletxe zaharretik abiatuta.
  • 14:00 Haurren herri-bazkaria Atsobakarko parkean.
  • 15:00 Bazkalondoan, uretako jolasak Atsobakar auzoan.
  • 16:00 Busti Blai jarduera, Atsobakarko plazetan barrena.
  • 16:15 Ur-txirrista handia Atsobakarren. Uraz gozatzen jarraitzeko (adin guztientzat).
  • 16:30 Sorgin-Dantza abiatuko da Oriatik, eta Okendo Plazan amaituko da.
  • 18:00 Biyak Bat koruaren eta Olaberriko Zeba koruaren ekitaldia Brigitar Mojen Komentuan.
  • 18:30 Kuadrillen jaitsiera Isla Plazatik (Sorginjaiak)
  • 19:00 Txupinazoa, eta sembalnte andaluzekin Pregoia, Udaletxeko balkoitik, Okendo Plazan, Oria eta Oaintxe In Deu txarangen partaidetzarekin.
  • 19:30 Pontxo Gunea: Hainbat kontzertu rem ikastetxean (Sorginjaiak)
  • 20:00 Golden Apple Quartet-en "Gran Selección" Okendo Plazan.
  • 21:30 Sorginjaien txupinazoa Okendo Plazan.
  • 21:30 Zikiro-afari tradizionala Okendo Plazan (tiketen salmenta Ttakunen eta Jalgin)
  • 23:00 Beteranoen danborrada, Oriako Txaranga lagun dutela, Okendo Plazatik abiatu eta herriko kaleetan barrena ibiliko da (atlo)
  • 00:00 Talde hauen musika-ekitaldiak: Zaparra eta Skakeo Okendo plazan (Sorginjaiak)
  • 00:00 Dantza-piezak Stylo Music taldearekin Isla Plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: