San Pedro Jaiak 2016 - Lasarte-Oria - ekainak 28, asteartea

  • 10:00 Uretako festa Kiroldegi Munizipalean, 5etik 12ra urteko neska-mutilentzat. Parte-hartzaileek igeri egiten jakin behar dute.
  • 11:00 Musika-eskolako trikitilarien kalejira, Manuel Lekuona kulturetxetik abiatuta herriko hainbat kaletan barrena ibiliko dena.
  • 12:00 Jaiei hasiera emango zaie Landaberriko neska-mutilen Pregoiarekin. Udaletxe zaharretik haurren txupinazoa jaurtiko da, eta erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da, Oriako Txaranga eta Oraintxe in Deu Txaranga lagun dituztela.
  • 13:30 Oriako Txarangarekin kalejiran Atsobakarreraino, Udaletxe zaharretik abiatuta.
  • 14:00 Haurren herri-bazkaria Atsobakarko parkean. (Ttakun)
  • 15:00 Bazkalondoan, uretako jolasak Atsobakar auzoan. (Ttakun)
  • 16:00 Busti Blai jarduera, Atsobakarko plazetan barrena. (Ttakun)
  • 16:30 Sorgin-Dantza abiatuko da Oriatik, eta Okendo Plazan amaituko da. (Ttakun)
  • 17:00 Jubilatuen Elkartearen zumba-erakustaldia Isla Plazan.
  • 19:00 Txupinazoa eta Pregoia landaberri ikastetxearekin Udaletxeko balkoitik, Okendo Plazan. Ondoren, erraldoien dantza Oriako Txarangarekin eta Oraintxe in Deu Txarangarekin.
  • 20:00 Demode quartet okendo Plazan.
  • 21:30 Sorginjaiaren txupinazoa Okendo Plazan.
  • 21:30 Zikiro-afari tradizionala Okendo Plazan (tiketen salmenta Ttakunen eta Jalgin)
  • 23:00 Beteranoen danborrada, Oriako Txaranga lagun dutela, Okendo Plazatik abiatu eta herriko kaleetan barrena ibiliko da (atlo)
  • 00:00 Dantza-piezak ibai berriak taldearekin Isla Plazan.
  • 00:00 Izeberg pop-taldeak girotuko ditu gaueko lehen orduak, erokomeri erromeriarekin amaituko da Okendo Plazan (Sorginjaia)

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: