Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Lamiakoko Jaiak 2019 - ekainak 1, larunbata

  • 08:00 Etorri zure sukaldari trebetasunak erakustera. Lamiakoko VI. Lapiko Txapelketa, txosnan apuntatu. (Leioako Merkatarien Elkartearen laguntzarekin)
  • 10:00 Txupinazoa!!! Jaiki denok, jaiak aurrera doaz-eta.
  • 11:00 Handi eta txikitxoentzako eskulan tailerretan disfrutatu (Txosna ondoan)
  • 12:00 kalejira eta buruhandiak.
  • 13:00 Aparra mundu guztiontzako (eskolako patioan)
  • 13:30 Igel-Toka txapelketa (Lamiakoko nagusien etxearen ondoan)
  • 14:00 Lapikoen aurkezpena (gure sukaldarien emaitzak ikusiko ditugu)
  • 16:15 Lapiko Txapelketaren sari banaketa.
  • 16:30 Lamiakoko I. Pala txapelketako finala (banaka eta bikoteka)
  • 17:00 Tiragomak, Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria den lehia.
  • 18:00 Dantza Alardea (eliza ondoan)
  • 20:00 Jai batzordeak txorizoa sagardotan dastatzera gonbidatzen zaituzte. Ez galdu aukera!!
  • 20:30 Etorri eta zure irudimenarekin harritu, mozorro lehiaketa hasten da-eta (Superheroiak eta gaizkileei buruz). Izugarrizko ogitartekoa jateko aprobetxatu.
  • 22:30 "Mr Track"-ekin goxatu.
  • 23:30 Auzoko Bingoa, etorri eta irabazi diru apur bat!!
  • 00:00 Disko-dantzaldia "galker"-en eskutik, mugi ezazu zure gorputza egungo musikarik hoberenarekin.
  • 02:00 "galker"-en atsedena eta Auzoko Bingoa.
  • 04:00 Oraindik indarra baduzu, etorri txosnara azken kubataren bila!!

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: