Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Musika Labegaraietan

  • ekainak 28, ostirala

  • 12:00 Asteasu 40 Km. San Pedroak 2019

    Kuadrillan triki poteoa musikaz lagunduta. Ondoren, Ikurrinaren ekitaldia.
  • 18:00 Zumaia 30 Km. Sanpedroak 2019

    Udaletxean txupinazoa.
    Jarraian, erraldoi eta buruhandiak kalejiran Tolosako dultzaineroekin.
  • 18:00 Lekeitio (Bizkaia) 32 Km. San Pedro Jaiak 2019

    Buruhandiak eta erraldoiak kalez kale, Lekittoko Itxaropena txistulari elkarteak animatuta (Aurten, Don Terentzio eta Doña Tomasak lagun berriak izango dituzte San Pedro jaietan. Gure betiko erraldoiei bikote berri bat gehituko zaie)
  • 19:00 Eskoriatza 16 Km. San Pedro Jaiak 2019

    Jaiei hasiera emateko txupinazoa eta Pregoia herriko plazan. Aurtengo pregoilariak herriko txistulariak izango dira. Ondoren, Musika Eskolako banda, txistulariak, buruhandiak eta Gesaltza txaranga kalejiran.
  • 19:00 Orio 41 Km. San Pedro Jaiak 2019

    Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran aterako dira kultur etxetik txistulariekin batera.
  • 19:30 Eskoriatza 16 Km. San Pedro Jaiak 2019

    Parrokiako Abesbatzak Eduardo Gorosarriren "salvea" abestuko du San Pedro elizan.
  • 20:15 Eibar 11 Km. SanJuanak 2019

    Karmen kaleko parkean, Kaleetan Kantuz taldearen emanaldia.
  • 20:30 Lekeitio (Bizkaia) 32 Km. San Pedro Jaiak 2019

    Lekitto musika-bandaren kalejira.
  • 20:30 Orio 41 Km. San Pedro Jaiak 2019

    Danbolin Musika Eskolako bandaren kontzertua Herriko Plazan.
  • 21:00 Eibar 11 Km. SanJuanak 2019

    Beheko Tokian, Kaleetan kantuz taldeari ongietorria eta piskolabisa.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: