Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Tradizioak Izkuen

  • uztailak 3, igandea

  • 17:00 Zubillaga (Gipuzkoa) 83 Km. San Pedro Jaixak 2022

    II. Aloña Mendiko Pilota Txapelketa finalak benjamin eta alebin mailak.
  • 19:30 Igeldo (Gipuzkoa) 66 Km. Igeldoko Jaiak 2022

    Bertso-saioa. Bertsolariak: Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia eta Maialen Lujanbio.
  • 23:30 Igeldo (Gipuzkoa) 66 Km. Igeldoko Jaiak 2022

    Irrintzi-lehiaketa.
  • uztailak 6, asteazkena

  • 10:30 Lesaka 52 Km. Sanferminak 2022

    Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira; Harriondoa Kultur Etxea - Andra Mari Zaharren Egoitza – Plaza Zaharra.
  • 12:00 Lesaka 52 Km. Sanferminak 2022

    Herriko-Etxetik piztuko den altxaferoaren eztandak emanen die hasiera aurtengo besteei. Ordu berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Elutxa Txarangak eta haur ttikien Danborradak girotuko dizkigute herriko karrikak euren soinu alaiekin.
  • 17:00 Iruña 16 Km. San Fermin 2022

    Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, autobusgeltokitik.
  • 20:00 Lesaka 52 Km. Sanferminak 2022

    Altxaferoa bota ondotik danborrada nagusia abiatuko da, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, danbor-jole, Lesakako Banda eta guzti, herri erdigunetik itzulia emanez.
  • uztailak 7, osteguna

  • 09:30 Iruña 16 Km. San Fermin 2022

    Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (Kale Nagusia)
  • 10:30 Lesaka 52 Km. Sanferminak 2022

    Udalbatza bertze agintariekin, EzpataDantzari eta Musika bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den "zubigainekoa" dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.
  • 19:00 Iruña 16 Km. San Fermin 2022

    Bertso-saioa. Arasate pasealekua. Bertsolariak: Alazne Untxalo, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina. Aurkezlea: Ander Aranburu.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: