Igeldoko Jaiak 2022 - ekainak 29, asteazkena
- 11:00 Hamaiketakoa. Din-Din-era inguratzen den igeldotar ororentzat.
- 12:00 Ttonttorroren igoera eta ondoren herri-kirolak, herriko gazteen arteko erronka.
- 17:30 Toka eta bolo-lehiaketa. Oharra: 18:30ak arte izango da apuntatzeko epea.
- 17:30 Haurren Toka.
- 19:00 kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
- 19:30 Emakumeen eskuzko pilota-partida ikusgarria toke erdiko pelotarekin. Arraiza – Erasun / Larrarte - Arrillaga.
- 22:00 Idi-Dema. Etxetxo eta Artolaren idiak arituko dira elkarren aurka 2000kg-ko harriarekin.
- 23:30 Erromeria Trikilatz taldearen eskutik.