Ibarrako Jaiak 2017 - abuztuak 23, asteazkena

  • 11:30 San Bartolome bozeto lehiaketako eta II. Diseinu lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan.
  • 11:45 Haurren eta gaztetxoen koadrilak plazan elkartuko dira.
  • 12:00 Jaien hasiera: Suziri jaurtiketa Sendi-Ekintza Elkartearen eskutik eta Bartola eta Bartoloren jaitsiera kiroldegitik plazaraino. Ondoren, Ibarrako, Zizurkilgo eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsarekin batera, haur eta gaztetxoen koadrilen kalejira herrian barrena. Ondoren: Ibarrako Merkatarien Elkarteak eskainitako hamaiketakoa, San Bartolome plazan.
  • 14:30 Haurren eta gaztetxoen bazkaria San Bartolome plazan, herriko gurasoen eskutik.
  • 16:00 Haurrentzako jokoak Txiri bitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.
  • 18:00 Ibarrako, Zizurkilgo eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsa herriko kaleetan zehar.
  • 19:00 San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.
  • 21:00 Elkartasun afaria, San Bartolome plazan.
  • 22:30 Zezensuzkoa, San Bartolome plazan. Gurasoei jakinarazten zaie zezensuzkoa borondatezko jarduera dela eta honek arriskuak dakartzala, eta tutoreak direla adingabeei gertatzen ahal zaizkien ezbeharren arduradunak. Parte hartuz gero, balio handirik gabeko sintetikoa ez den arropa ekartzea gomendatzen dugu, zezensuzkoaren txinpartekin erre baitaiteke.
  • 23:30 Ezten giro taldearen Dantzaldia, San Bartolome plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: