Hondarribiko Jaiak 2022 - Hondarribia - irailak 9, ostirala

  • 09:00 Goizut Dultzaineroen diana.
  • 11:00 Butroi pasealekua, xii. Txikienentzako moto lasterketa (4 urte arte). Motorrak (korrepasilloak) parte-hartzaileek berek eramango dituzte.
  • 11:00 Harresietan, Zezen plazaren aurrean, haurrentzako parke erraldoia. Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke.
  • 12:00 Txiki chef tailerrak (5 urtetik 12ra), Butron pasealekuan.
  • 12:30 Sokamuturra kale Nagusian. Goizut dultzaineroen emanaldia. 16 urtez beherakoentzat sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dago.
  • 16:30 Gipuzkoa Plazan puzleak bikoteka. Mailak:
    a) 3-5 urte bitartekoak – 50 aleko puzlea.
    B) 6-8 urte bitartekoak – 100 aleko puzlea.
    C) 9-11 urte bitartekoak – 200 aleko puzlea.
    D) 12-16 urte bitartekoak – 300 aleko puzlea.
  • 17:00 Harresietan, haurrentzako parke erraldoia. Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke.
  • 17:00 Zezen Plazatik abiatu eta Alde Zaharretik eta Portutik igarota erraldoi eta buruhandiak hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
  • 18:00 Kemen Dantza taldea: Ezpatadantza eta Brokel Dantza Zikloa. Gernikako Arbolan hasi, Kale Nagusia eta Arma Plazan amaituko den ibilbidea.
  • 21:00 Zezensuzko sokamuturra san Pedro kalean. Udalak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileek jasan ditzaketen kalteen erantzukizuna.
  • 22:00 Su-gaztelua, San Nikolas zubian (Zezen Plaza-Harresia), santiagoko deabruak taldearen eskutik.
  • 22:00 Bentan, chill mafia + señora + tronis taldeen emanaldia.
  • 22:30 Arma Plazan, "elegancia mexicana" Mariachi Inperialaren emanaldia. Aurretik, kalez kale Portua auzoan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: