Hondarribiko Jaiak 2022 - Hondarribia - irailak 7, asteazkena

  • 11:15 Haurren danborrada mendelu Auzotik abiatuko da eta Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
  • 12:00 Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko Jaiei hasiera ofiziala emango zaie. Bitartean Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko hiri-setiatze oroigarri hartako titi-biliti doinua joaz.
  • 12:15 Erraldoiak eta buruhandiak, Haurren danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
  • 12:30 Udaletxean esker ematea herritarrei pandemia garaian emandako erantzunagatik.
  • 18:30 "Hondarribiko Hiria" Musika banda kalez kale ibiliko da titi-biliti joaz.
  • 20:00 Guadalupeko Elizan salbe herrikoia kantatuko da. Ondoren, ohiko deskargak egingo dira.
  • 20:00 Te deum eta salbea jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian. Udalbatza txit gorena bertan dela, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren salbea abestuko du. Bitartean ohiko deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean Udalkideek aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez. Ondoren, Danborradaren kalejira Hirian barrena.
  • 05:00 Alborada.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: