Hondarribiko Jaiak 2019 - Hondarribia - irailak 7, larunbata

  • 09:00 Kirol Kaian irrati zaletuen erakustaldia. Jaiak direla eta estazio berezia abian jartzea.
  • 11:15 Haurren danborrada mendelu auzotik abiatuko da eta Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
  • 12:00 Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko Jaiei hasiera ofiziala emango zaie. Bitartean Txistulariak Hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko hiri-setiatze oroigarri hartako titi-biliti doinua joaz.
  • 12:15 Erraldoiak eta buruhandiak, Haurren danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
  • 12:30 Hiriko urrezko intsignia jartzea.
  • 18:30 "Hondarribiko Hiria" Musika banda kalez kale ibiliko da titi-biliti joaz.
  • 20:00 Te deum eta salbe ospetsua jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian. Udal Agintariak bertan direla, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren salbea abestuko du. Elizkizuna bitartean ohiko deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean Udal-kideek aurreskua Dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez. Ondoren, danborradaren kalejira Hiriaren barrena.
  • 20:00 Guadalupeko Elizan salbe herrikoia kantatuko da. Ondoren, ohiko deskargak egingo dira.
  • 05:00 Alborada.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: